1.ariketa. BIG BANG DATA
- Zer da?
Big Bang gure datuen erakusketa eta erabilera aztertzen duen telefonikak bultzaturiko proiektua da, teknologia, artea eta zientzia nahasten dituena.
Fenomeno hau, Macrodatos bezala ezagutzen da eta teknologia informatikoen eta komunitatearen eboluzio edota aurrera pauso handi bezala hartzen da. Hamarkada bakoitzak, transformazio edota berrikuntza berriak dakartza berarekin, oraingo honek, datu pertsonalen botere eta erabilera masiboa sortuz.
Datuz inguraturik gaude, inguruko edozerk sor ditzake datuak eta Big Dataren erronka gehiegizko informazio hori kudeatu eta balio, erabilera bat ematea da. Horretarako, datuak erabiliz, gure jarrerak eta jokaerak analizatzen dituzte. Fenomeno hau, Macrodatos bezala ezagutzen da eta teknologia informatikoen eta komunitatearen eboluzio edota aurrera pauso handi bezala hartzen da. Hamarkada bakoitzak, transformazio edota berrikuntza berriak dakartza berarekin, oraingo honek, datu pertsonalen botere eta erabilera masiboa sortuz.
Gehiegizko informazio hori gordetzeko eta prozesatzeko datu zentroak daude, hauek ordenagailu memoria erraldoiak dira eta guk bilatutako edozer gordetzeko gai dira.
- Norbanako datuen balioa sarean
2.ariketa. IDENTITATE DIGITALA
1. Zer da? Zeintzuk dira bere aspektuak?
Erabiltzaile bakoitzak beste erabiltzeekin
izandako harreman edota sorturiko edukiek Interneten uzten duten arrastoa da.
Hots, komunikazio 2.0aren ondorio dena. Gaur egun, doako sare sozial edo blogen
bitartez mezuak, argazkiak, bideoak eta informazio multzo handiak mugitzen dira
sarean zehar.
2. Pentsa ezazu zein irudi ematen duzun Interneten. (erabiltzen dituzun aplikazioak, horietan daukazun perfila, publikatzen duzuna, bidaltzen dituzun mezuak eta abar) Zure irudi egokia islatzen duzu?
2. Pentsa ezazu zein irudi ematen duzun Interneten. (erabiltzen dituzun aplikazioak, horietan daukazun perfila, publikatzen duzuna, bidaltzen dituzun mezuak eta abar) Zure irudi egokia islatzen duzu?
Sarera igo dudan gehiena ez du nire benetako izaeraren
inguruko daturik erakusten. Facebook eta Instagram sare sozialak ditut, baina
hauetara ez dut ia argazkirik igotzen. Hauetako gehienak, paisaien argazkiak
dira, bereziki, mendi zein kostaldekoak,
eta futbolekoak. Hortaz, nire
identitatearen inguruan ondorioztatu daitekeena ezer gutxi da nire ustez.
3. Zure identitate digitala bizitza normalean daukazunarekin bat dator?
3. Zure identitate digitala bizitza normalean daukazunarekin bat dator?
Ez, aurreko
galderan erantzun bezala, orokorrean udako argazkiak daudelako bertan. Egunero
harreman naizen jendea ez da argazkietan agertzen ezta nire musika edo
aisialdiko ezaugarri asko eta asko.
4. Zure identitate digitalak kezkatzen zaitu?
4. Zure identitate digitalak kezkatzen zaitu?
Kezkatzeko kontua da, identitate digitala oso
erraz lapurtzen baita eta askotan helburu txarrekin erabili sare sozialetan.
Hau guztia jakinda ere, lasai nago ez baitut ezer pertsonalik sarera igotzen,
eta horregatik ez nau ezer kezkatzen.
5. Eskolan identitate digitala landu beharko genuke? Zergatik? Nola?
5. Eskolan identitate digitala landu beharko genuke? Zergatik? Nola?
Bai, Interneten
dauden arazoak eta arriskuak bideratu dezakeelako identitate digitalaren
segurtasun ezak. Ikasle gazte hauek erabilera inkontziente bat daukate, eta
hori dela eta bakoitzaren inguruko datu gutxi ematea beharrezkoa da. Hilabetean
behin saio bat horren inguruan lantzea ez legoke batere txarto.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina