Ezinezkoa iruditu zaigun gertaera eman da gaur. Informatika irakasle berria etorri da eta berarekin batera IKT saioak aldatuko dituen pentsaera aurrerakoia. Gure eta bere lehenengo interakzioa aurkezpen pertsonalen bidez burutu da; lehenik eta behin berak aurkezpen pertsonala burutu du, eta gero ikasleok gurea egin dugu, orokorrean, puntu hauek jorratuz:
- Izen-abizenak.
- Adina eta bizilekua.
- Magisteritza egitera bultzatu diguna.
- IKT-ren inguruan zer jakin edo pentsatzen dugun.
Horren ostean, ebaluazioa zehazteko aukera eman digu, beste ikasgaietako irakasleak ez bezala, puntu hauek finkatuz: bisuala (2puntu), idatzia (4puntu), baliabideak (2puntu) eta parte hartzea (2puntu). Azken hau bereziki, oso deigarria iruditu zait klasekideoi adi eta langilea egotea eragingo baitu; txikitatik garatzea eragin diguten buru eskema nota gehien lortzen saiatzearena izan delako. Hala ere, IKTak erabiltzea garrantzitsua dela deritzogunoi barne interesagatik jartzen dugu arreta klasean.
2015eko azaroaren 13a
Gaurko saioan lehenengo eta behin, Telefonicak pasa den urteaan atera zuen"Sociedad de la Información de España 2014" bideoa ikusi eta aztertzen hasi gara. Azpimarratu edo guztioi arreta deitu izan diguna Espainia bezalako herrialde batek, gaur egun krisiaren ondorioak bizi dituenak, munduko teknologia baliabide gehien dituela biztanleko. Errekurtso hauek ez dira behar beste hezkuntza munduan erabiltzen, eta ematen zaien erabilpen nagusia aisialdian besteekin harremana izateko da. Gai horrek Internet eta sare sozialen arazoak aztertzera bideratu gaitu, eta gure identitatea, hau da, bakoitzaren izena eta abizenak, sarean bilatu dugu. Nire kasuan, facebook sare sozialeko profileko argazki zein datuak eta nire bizitzako beste alorreko argazki batzuk aurkitu ditut.
Bestetik, Big Bang Data zer den jakiteko hiruko taldeetan jarri eta honen inguruko informazioa bildu zein lantzeaz gain, ulermena erraztuko ligukeen bideo bat bilatu dugu. Burututako ariketa goiko orrian aurki daiteke. Gainera, beste galdera interesgarri batzuen erantzunak aurkituko dituzue bigarren ariketan.
Azkenik, familiek euren seme-alabek izan dezaketen sare sozialen segurtasun ezaren inguruan konturatuz gero denuntziatzea bide egokia dela aipatu izanak pentsarazi egin dit, kasuaren behaketa eta azterketa zehatza izan behar dela argi eta garbi ondorioztatuz. Hona hemen bideoa:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina