3.ASTEA

2015/11/26


BUIA (Bilboko unibertsitateetako ikasle asanbladak), LIM (Leioako ikasle mugimendua) eta Bizkaiko Ikasle Abertzaleak  deitua, gaurko egunean, azaroak 26, ikasle greba dago. "Ikasle baldintza duinen alde!" lemapean fakultate eta ikastetxetako borrokak batu eta kalera ateratzeko helburua izan du. 



Gehiago jakin nahi izanez gero HEMEN klikatu. 



2015/11/27

Nork pentsa dezake Errobotika hezkuntzan bideragarri izatea. Ba, ni neu, eta gaurko klasetik aurrera nire klasekide gehienak, egia esanda hori espero dut. Jokin La Calle Usabiaga etorri zaigu klasea ematera, egun BQ enpresan lan egiten duena eta esperientziadun IKT irakaslea.  Web 2.0a hezkuntzara bideratzen hasi zenetik orainarte baliabide berdinak erabili izan dira, baina horrek ez du esan nahi txarrak direnik. Horien artean, ppt-ak egitea, wikiak ezagutu, blogak sortu, etab.  Hala ere, baliabide aberasgarri eta motibagarriagoak lortzeko helburuarekin PBL metodologia lantzen hasi zen errobotikaren bidez Jokin-ek. Berak bakarrik aurrera eramandako lan extra horrek enpresa batek kontratatzea izan du ondorio. Hortaz aurreko bi klaseetan landutako(a) Proiektuetan Oinarritutako Hezkuntzarekin lotuta egoteak, guk etorkizun gertu batean praktikan jarriko ditugun proiektuak sinpleagoak, motibagarriagoak, atseginagoak, sortzaileagoak eta esanguratsuagoak izatera laguntzera bideratzen gaituzte.


Klaseak bi zati nagusi izan ditu, lehena teorikoa izan da eta aurkezpen batean IKT-en erabilera zentroetan eta bere esperientzia pertsonalak plazaratu ditu. Azalpenean azalduko dudan hurrengo honetan jarri dut arreta; hezkuntz ekosistemari esker produktu teknologikoak ezagutzetik sortzera. Robotika erabiltzeko aukera zeharo berria da niretzat. Ikastolan oso gutxi landu nuen IKT eta horren beharra argi eta garbi ikusten dut, programak eta Web 2.0ko baliabideak erabiltzeko erraztasun handia ematen baitu. Hori dela eta, Euskal Herriko eskola publiko, kontzertatu eta pribatuetan beharrezkoa ikusten dut IKT-en eta PBL dinamikaren erabilera;  hortaz, irakasle berriek lanketa hau Unibertsitate edo beste edozein zentrotan landu beharko dute, lanean dauden maisu eta maistrek hainbat ikastaro egin beharko dituzte eta Eusko Jaurlaritzak zentroetara beharrezko material eta ekipamendua  errazten saiatu beharko da.

Gainera, eredu metodologiko gomendagarri bat proposatu du, helburu nagusi izanik erronka dibertigarriak suposatzen duten SORMEN PROIEKTUA; ikasleek ez baitute teknologia zuzenean saioetan ikasi behar, teknologiarekin nola ikasi baizik.

Taldekideen arteko kooperazioa bultzatzen da.

Joku moduan kamuflatzen dira ariketak.

Emaitza dibertigarrietan amaitzen dira.

Erronka tekniko egokiak proposatu daitezke.



Bigarren zatian, binaka jarri gara eta plaka baten sentsore eta egingailuak programatu ditugu Bitbloq programaren laguntzarekin. Zum plaken konexio mota desberdinak erakutsi dizkigu; behan sei, analogiko, eta goian 16, digital, egonik. Zum kitaren plaka ordenagailura konektatu eta plaka bera ordenagailuarekin bat egiteko programa bat instalatu ostean, bi LED argi  batera edo txandaka joateko programatu ditugu. Saiakera asko egin ostean eta Jokinen laguntza jaso ostean erraza izan da, Gainera, zerbo bat, motorra, erabiliz gurutze formako pieza erlojuen norabidean eta kontrakoan joatea lortu dugun bakarrak izan gara. Ikasleekin baliabide hauekin proiekturen bat sortu nahi izanez gero ideiak webgune honetatik, DIWO, atera daitezke.
ZUM PLAKA


Zer egitea lor dezakegu? Hauxe bera:



Gaurko klasea izugarria izan da, eta horrelako 
gehiago jasotzea nahiko nuke.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina