4.ASTEA

2015/12/10

Aurreko saioan, ostiralean, landu genuena birgogoratuz hasi gara gaur, baina boluntarioki klase aurrera atera den klasekide bat izan da eta ez irakaslea horren azalpena eman diguna. Honen ostean, proiektua azaltzeko bideoa sortzeko programaren berri izan dugu, Adobe Premier Pro deiturikoa.

Talde bakoitzak programa hori eskuratu behar izan du, horretarako programa instalatu ez eta frogatzeko ematen duen 30 egun horietarako erabiliz. Gainera, webgune ezezagun zein ezagun batetik jeitsi eta instalatzeak suposatu dezakeen arriskuaz konturatu naiz instalatzera nioanean ordenagailuan agertu den mezu bitxiaren arira. Hortaz, proiektuaren bideoa osatzeko denbora nahiko izateko aukera orrialde originalaren bidez gauzatzea lortu dugu.

Programa datuak ordenagailuan gorde ostean, proiekturako beharrezko bideo, argazki zein audioak bilatzen, analizatzen, aukeratzen eta deskargatzen hasi gara. Gure planifikazioak zortzi atal ditu eta taldekide baten esku audio bi, argazki bi eta bideo bat grabatzea adostu da, eta nire esku atal baterako bideo bat osatzea, argazki bi eta bideoa antolatzen hastea. Bideo hori osatzeko, nire lehengusuen laguntza izan dut eta tamalez nahiko ilun ikusten da gau-arratsalde partean grabatzeko aukera bakarrik nuelako.

Bideoa moldatzen joatea nire betebehar izateak, hainbat tutorial ikustera zein saltseatzera eraman nau. Hala ere, azken hau egiten denbora gehiago eman dut horren inguruko informazioa ematen duten bideoak ikusten baino. Klasean taldekideekin ikusi dudan lehenengo tutoriala hau da:




Basikoena egiten jakinik, argazkiak eta bideoak lotzeko testua eta efektuak jartzea nahi izan dugu eta hori nola egiten den ulertzeko ikus ezazue hurrengo bideoa.




2015/12/11

Bideoari forma ematen jarraitu diogu. Aurreko saioan bakoitzak egin beharrekoa finkatu genuen gaurkorako eta hori bideoan txertatzen hasi gara. Orokorrean aurkitzen ari garen zailtasun nagusiena musika aukeraketa egokian datza, aldaketa handiak egotea ez baitugu nahi sekuentzia batetik bestera. Gaurkoz, proiektuak dituen zortzi ataletatik bost osatu ditugu. Hala ere, efektuak eta izenburu gehiago jarriko ditugula hitzartu dugu.

Bideoaren antolaketa, momentuz,  hurrengoa da:


Bereizketa bat dago goiko argazkian ikusi ahal denez. V5 ilaran urdinez bideoak eta zenbait argazki aurkitzen dira; V4an argazkiak daude eta erdialdean bideo bat kolore arrosaz ere; V3 zein V2an argazki batzuk daude.
Beherago, A1, A2 eta A3 ilaretan audioak daude. Batetik bestera bolumen aldatu ahal dira eta horretarako ere efektuak daude.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina