Gaurkorako bideoa eginda ekarri behar izan dugu. Horretarako etxean bideoa editatzen bukatu eta proiektua nola bideo formatuan gorde nezakeen bilatu nuen.
Bideoa egiteko zailtasunak eta proiektua bera azaldu eta erakutsi behar genuela bakarrik pentsatu dut, baina irakasleak arazoren bat duen ume bati errastasuna emateko ezaugarriren bat txertatzea proposatu digu. Gure etorkizuneko ikasleen artean zailtasun eta ez ezintasun bat daukan umeren bat egonez gero, erabiliko diren bideo edo ariketetan beharrezkoa izanez gero aldaketa txiki eta aberasgarriak izango direla ondorioztatzera eraman nau.
Esan eta ekin, klasean ume txinatar bat dugula aukeratu eta bideoa moldatzen hasi gara. Horretarako hainbat audioetan esaten dena txinatarrez idatzita jarri dugu eta hainbat emotikono sartu ditugu baita ere mezuaren ulermena areagotzeko. Helarazi nahi duguna euskaratik txinera itzultzeko <<google traductor>> itzultzailea erabili dugu, baina audioren sartzea ez dugu bideragarria ikusi.
Hori burutzerakoan berriro ere bideo formatuan gorde dugu eta hainbat efektu gehitu dizkiogu argazki aldaketak hain bortitzak ez izateko. Klasea bukatu baino lehen hainbat taldek euren proiektua azaldu eta erakutsi digute, eta egin dutenaz arreta gehien deitu nauena hau izan da:
1. TRANTSIZIOAK

- Hainbat efektu desberdin erabili dira.
- Audiorekin jolastu da, bolumena igo-jaitsi edo abestiz aldatu.
- Koloreekin kontuz ibili, kolore argiekin jarraitu edo ilunekin.
2. AUDIOA
- Azaldu denaren arabera abesti lasai edo biziagoak jarri dira.
- Taldekideen audioak txertatzerakoan kalitatea ona izatea.
Hemen daukazue BPL metodologia duen gure birziklapenaren inguruko proiektuaren bideoa.
2015/12/18
Ebaluatzeko eguna heldu da, azken eguna.
Lau klasekideren blogak ebaluatu behar izan ditugu eta azkenik irakaslea.
Blog hauek parametro zehatz batzuen baitan ebaluatu behar izan ditugu, eta amaitzerakoan mezu bidez bidali. Nire blogak dituen ezaugarriak jakinda besteak ondo ebaluatzen saiatu naiz, eta orokorrean nire blogak alde negatibo eta positibo bat duela ikusi dut. Negatiboa, lehen ikustaldian hain ikusgarria eta erakargarria ez izatea, eta positiboa garapena zein hausnarketa sakona izatea.
IKT saio hauek oso aberasgarriak iruditu zaizkit, ikasleengan eta ez materian zentratutako klaseak izan baitira. Denbora gutxi izan arren, landutakoa saio teorikoan emandakoa osatu eta are gehiago, etorkizuneko irakasle dinamikan oinarritutako proiektua garatzeko aukera eman dit. Gelan atmosfera nahiko lasaia sortu da eta saioen bideragarritasun egokia suertazen lagundu dute. Gainera, irakaslea bera hurbila izateak lan egiteko gogo gehiago nabariaraztea eragin du eta ikasle gehienok eskertu beharrekoa dugu.
Besterik gabe, blog honi amaiera emanez eta etorkizun batean etorriko direnen oinarri bihurtuz, espero dut zuen gustokoa izana. Agurtzeko, hona hemen hurrengo abestia, aproposa udazkenaren baitan jaso ditugun saioei agur esateko.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina