2.ASTEA

2015/11/19
Aurreko astean erakutsitako blogean sartzeko gonbidapena nola bidali birgogoratu dugu klase hasieran. Ostean BPL bilatzeko esan digu Andonik, eta azkar-azkar, aitaren baten, hiru letra horiek idatzi ditut teklatuan Google-ek informazio txundigarria eskainiko zidalakoan. Segituan agertu zaidana, Barclays Premier League-ko, Ingalaterrako Ligako, partiduen emaitzak izan dira eta ondoko klasekideen ordenagailu pantaila begiratzen hasi naiz bilaketa horretan emaitza berdina ea izan duten ikusteko. Orduan Andonik, BPL terminoa euskaraz Proiektuetan Oinarritutako Hezkuntza dela plazaratu du eta bost minutu genituela horren inguruko azalpen bat emateko.

Bost minutu horiek pasa ostean, klasekideak aurkitu dutena komentatzen hasi dira, eta entzundako guztiarekin atera dudan definizio hau da: "Modu eraginkorrean eta elkar harremanean oinarrizko konpententziak lantzea bultzatzea proiektu bidez". Orokorrean klaseak bideratzeko beste era bat da, irakaslea ikasleen bideratzaile bihurtzen baita, baina duela 75 urte bakarrik  klasean erabiltzen hasi zen seriozki. Horren adibide Antzuola proiektua aurrera daraman Arrankudiagako eskola. Gainera, 9urteko umeek egindako Goitibeheren proiektua suertatu zen dinamika honekin Gipuzkoako eskola batean, ondorio izanik herriko goitibehera txapelketa eurek irabaztea. Hurrengo bideoan, ikasleak aukeratutako gai batetik proiektua nola bideratu dezakegun ikusiko duzue.



Proiektuetan Oinarritutako Hezkuntzatik hausnarketa eginez gero hezkuntza etxera hurbiltzea dela argi eta garbi jabetzen gara. Izan ere, gurasoei euren seme-alabek lantzen dutena zuzenean ikusteko aukera gardena ematen zaie eta horrela hezkuntza-prozesuan gehiago parte hartuz.  Bestetik, ikasleek proposatutako gai bat lantzea dakar, eta horren gainean irakasleak ahalbeste eduki eta helburu azalpen zein ariketetan sartzea. Ondorioz, ikasleek jakingura izatea lortu eta eskola-familia harteko harremana estuagoa bihurtzeaz gain, liburuetako materia bakarrik azaltzean eta horren arira koadernoan ariketak egitean oinarritutako saio astun, gogaikarri eta atzeratuekin apurtzea dakar.

Jakin-mina eta xarma eragin dit klaseak bideratzeko era hau, eta horregatik hurrengo ikasturteko praktikak Arrankudiaga eskolan burutzeko asmoa dut.
 
Hurrengo eginbeharra taldeetan jartzea izan da, eta erdialde-eskuinaldean eserita nagoenez, eskuinerantz dauden beste bi kideekin elkartu naiz. Ordutik klasearen amaieraraino egin duguna proiektua nori egokitua dagoen finkatzea eta curriculumeko eduki zein oinarrizko hezkuntza helburuak finkatzea izan da. Guztira 29 eduki finkatu ditugu eta bi oinarrizko helburu, arduraz bizitzen ikastea eta ikasten eta pentsatzen ikastea.



2015/11/20

Tamalez, ostiralean, ezin izan nintzen klasera joan. Hala ere, nire kideek burutu zuten proiektuaren storyboord-a, nik ere osatu nahi izan nuen, hori dela eta Proiektuetan Oinarritutako Hezkuntza oinarri duen nire proiektua pertsonala HEMEN click eginez topatuko duzue.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina